XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hona hemen orain beste dokumento mordo bat (41/50).

Orain ongi idatzitako hitzen lerrokada luzeago da askoz ere: (euskal itzulpenean) egin, bidaia, han, pelerin, egik, berbera, hosto, orpo, ate, bide, astearte, arkatz, txiki, andere, sukalde, soineko, izkribu, hi, handi, murru, egingo du, zakurreme, zakurrar, alaba, lili, eske, segundu, ibil, erakuts, nahiz, eguerdi, ia, dutxa, urrats, gudu, esku, atzo, herenegun, egiten du, txit, gu, aldatzen du, egun, joko.

Ohar batzuk berriz ere itzaletik irteten ari diren hitzei buruz: auci: (aussi), boucou: (beaucoup), fautau: (photo), eta abar.

Oraindik ezagutzen ez dituen ortografia-xehetasun batzuk: ler fleurs: (les fleurs), par sec: (parce que), eta abar.

Egindako aurrerapen zabalak nabaitzeko, ordea, azter bedi ondoko izkribu hau: garai hartantxe erantsi genion oharrak dionez, zortzi minututan idatzia izan zen (ikus 30, 31 eta 32 ir.). (idazkera fonetiko hutsak dira).

Orain geure izkribu-sortako azkeneko paperak aztertzen baditugu (bost izkribu luzeago; eta 1937-I-10-tik V-10-ra arte idatziak; alegia, Balik 7 urte 4 hilabetetarik, 7 urte 9 hilabete zituen arte), hau ohartuko dugu: (...).